Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

KIROLAK ALEA- 1B

  • Izenburua: KIROLAK ALEA- 1B
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: DBH1
  • Egilea: 1B
  • Doinua: Aita-semeak tabernan daude I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-10-26
  • Publikoa:

Goizetan eta arratsaldetan
bagoaz patinatzera
oso ondo pasatzen dugu eta
joango gara irabaztera

Aizkorarekin egurra apurtu
kontu izan zu ez moztu
goraino iritsi nahi baduzu
zure aizkora zorroztu

Esku pilota dugu gustuko
Euskal Herrian du fama
gure lagunek egiten dute
esku pilotako plana

Voley da guk aukeratu dugun
ta maite dugun kirola
ta mina egiten duzun arren
ez du batere axola

Pareta hau hasiko naiz orain
eskalatzen eskuekin
baina erortzen baldin bazara
joan ospitalera arin

Kanika beti jo behar dugu
beste kanika ikutzeko
asko jolastu beharko dugu
pixka bat entrenatzeko