SORGINEKIN
EZ DAGO ZER EGIN
HOBE BELDURRA
EMAN ELKARREKIN
Urriaren amaieran
gaude gau beltzean
sorginak datoz eta
beldurrez etxean
benda jarriko dugu
gainean odola
kalera jolastera
goaz edonola
gure mozorroetan
eskuan labana
eta gero etxean
karamelu bana
etxean baditugu
pila kalabazak
eta gainera zuek
beldurrezko gauzak
Nire lagun maitea
etorri kalera
goazen mozorrotuta
ondo pasatzera
Eta bukatzeko ia
gau beltza badoa
mozorroak kentzeko
joan zaigu gogoa