Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

TEKNOLOGIA BERRIAK

  • Izenburua: TEKNOLOGIA BERRIAK
  • Ikastetxea: Montorre HLHI (Gautegiz Arteaga)
  • Ikasgela: LH / ikasmaila ezberdinak elkarrekinA
  • Egilea: -
  • Doinua: Durangotik gorako
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2019-02-13
  • Publikoa:
Audioa

Mugikorra izan zen
asmakizun ona,
horrek ekarri zuen
gure zoriona.
Fornite-ra jolasten
pila bat persona,
mundu guztiak nahi du
beretzat Iphon-a.

Youtuber-ak ikusten
sarean galduta,
The Grefg ikusten gaude
oso nekatuta.
Vegetarekin ere
gaude aspertuta,
egun guztia gaude
Youtuben sartuta.

Instagram instalatu
mugikor danetan,
Helix Jump-era gaude
goizero olgetan.
Tik-tok erabiltzea
“guay” dago benetan,
egunero gabiltza
sare sozialetan.

Nintendo Switch-erako
prestatu mandoak,
Mario gogotsu dabil
jateko onddoak.
Partida irabazteko
zelako gogoak,
asko gustatzen zaizkit
bideo jokoak