Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

GAIZTOGORRITXO.mp3

  • Izenburua: GAIZTOGORRITXO.mp3
  • Ikastetxea: Hegoalde Ikastola (Iruñea)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: AMAGOIA, AINGERU eta HARITZ
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2018-10-18
  • Publikoa:
Audioa

GAIZTOGORRITXO:

Txanogorritxo baso
erdian bizi zen,
eta amona beti
zegoen itxoiten.

ETxetik atera ta
otsorekin topo
ze aukera ederra
otsoa jateko!

TIRIKITENA BELTZA MORENA
TXANOGORRITXO BENETAN GAIZTOA DELA

Txanogorritxo oso
gaiztoa bihurtu
basoko animali
guztiak jan ditu

ze gaizto aurpegia
gertu zitzaion!
amonari laguntza
eskatuko dio

TIRIKITENA BELTZA MORENA
TXANOGORRITXO BENETAN GAIZTOA DELA

Zanpatu azeria
zanpatu oilarra
amona zen salbatu
egin zen bakarra

TIRIKITENA BELTZA MORENA
TXANOGORRITXO BENETAN GAIZTOA DELA