Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

bertso-postala

  • Izenburua: bertso-postala
  • Ikastetxea: La Milagrosa Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2023-06-18
  • Publikoa:

Kaixo lagunok hondartzan gaude
Marrazoekin bainatzen
Kily Jenerrekin Louis Vuiton-en
Gaur erosketak egiten
Itsas azpian arrainak daude
Gaude ilargia ikusten
Afaldu eta festan bagaude
Hiru mojito edaten
Piripi xamar bagaude eta
Sei t’erditan ailegatzen

Kaixo mutilak Sevilla-n gaude
Opor bikainak pasatzen
Futbol partida ikusi dugu
Betis zegoen jolasten
Bero handia daukagu hemen
Ta gazpatxoa edaten
Guadalquivir-en ibili gara
Paseotxo bat ematen
Eta dantza bat ikasi dugu
Dantza Flamenko hain zuzen

Kaixo familia gu Txinan gaude
Gure oporrak pasatzen
Oso handia da Txina eta
Gaude dena ezagutzen
Kontzertu asko ikusi dugu
Diru pilo bat gastatzen
Black Pink lagunak ezagutzera
Ta ‘BTS’ ikusten
Laster etxera joango gara
Argazkiak erakusten

Kaixo lagunak Italia-n gaude
Pizza egunero jaten
Oso goxoa peperonia
Espagetiak probatzen
Venezia-n ere ibili gara
Itsasontzian joaten
Atzo gauean festa batean
Ta kaleak ezagutzen
Bihar etxera itzultzen gara
Muxu pilo bat bidaltzen

Kaixo familia Paris-en gaude
Opor politak pasatzen
Bagguette eta croisant goxoak
Gaude egunero jaten
Eiffel dorrera igoko gara
Ea ailegatzen garen
Bihar goizean Louvre-ra goaz
Museo hori ikusten
P.S.G-ren estadiora goaz
Gero etxera bueltatzen