Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

klase egunak

  • Izenburua: klase egunak
  • Ikastetxea: Aresketa Ikastola (Amurrio)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2023-06-19
  • Publikoa:

Lehenengo orduan
Euskara ta mate
Oso zailak bai dira
Irakasle maite
Bihurritxoak gara
Batzutaz aparte
Baten bat zigortuta
Hiru hilabete

Gelakide guztiak
Estresez Beteta
Froga asko ditugu
Neuronak erreta
Ingurune klasean
Txiklea bota eta
Bestela irakasleak
Egin errieta

Gaur goizean altxatu
Klasera joaten
Hasi gara eguna
Bertsoak kantatzen
Batzuetan klasean
Txikle asko jaten
Oso alai gabiltza
Gustora abesten

Amurriokoak gara
Historia ikasten
Oso pozik gabiltza
Ta frogak gainditzen
Gu hoberenak gara
Ausartenak hemen
Klasean lagunekin
Primeran pasatzen