Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ekin

  • Izenburua: ekin
  • Ikastetxea: Laudio Ikastola (Laudio)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2023-06-19
  • Publikoa:

Ekainaren 11an
Araba Euskaraz bai
Gu oso pozik gaude
Prest egiteko jai
Olarizu-ko jaian
Pasako dugu guai
Ohera joango gara
Pozik eta alai

Berriro heldu gara
Festa ospatzera
Gaur Olarizun gaude
Poz-pozik batera
Abestia egiten
Gaude gu gainera
Ospatu eta gero
Berriro etxera

Festa onenak beti
Dira ekainean
Kalimotxoa hartu
Etxera joatean
Ekainaren 11an
Olarizu-n bertan
Barraketara goaz
Beti jolasean

Araba Euskaraz dago
Ekainak 11-an
Euskaraz hitz egiten
Gaude egun osoan
Olarizu-n guztiok
Abestu eta edan
Suziriak botatzen
Gu herriko plazan