Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure taldea

  • Izenburua: gure taldea
  • Ikastetxea: Lateorro Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: 6D2
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2023-06-18
  • Publikoa:

Latiorrokoak gara
Hoberenak hemen
Gure klasean beti
Zarata egiten
Matematika asko
Ez zaigu gustatzen
Baina patio ondoan
Guztiok gozatzen

Latiorro ikastetxean
Denok gaude hemen
Ondo portatzen gara
Bertsoak egiten
Lagunekin bagaude
Poz-pozik jolasten
Guztiokin batera
Bertsoak kantatzen

Latiorro ikastetxean
6D3 hemen
Guztiok elkarrekin
Primeran pasatzen
Ikaskide guztiak
Batera kantatzen
Bertsoak egiteko
Errimak bilatzen

Euskal Herrian gaude
Laudiokoak gara
Herri txiki hau bertsoz
Bete dugu jada
Latiorro ikastetxean
Bagoaz gelara
Guztiok elkarrekin
Barre ta algara

Gelan hogeitahiru
Sei talde daude bai
Normalean klasean
Denok oso lasai
Gure familiarekin
Eskolara alai
Baina etxekolanik
Ez dugu egin nahi