Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

eskolaren 50. urteurrena

  • Izenburua: eskolaren 50. urteurrena
  • Ikastetxea: Lateorro Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: 6D1
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2023-06-18
  • Publikoa:

Gure ikastetxean
Dugu urteurrena
50 urte
Bete dituena
Jende asko gara bai
Eskolan barrena
Jai batekin ospatuz
Hori da onena

Latiorro gure eskola
Urteak betetzen
Gu oso pozik gaude
Festa hau ospatzen
Eta hurrengo urtean
Guztion ahaleginak
Leku berria sortzen

Gaur ospatuko dugu
Eskolan festa bat
Latiorro ikastetxeak
Betetzen urteak
Bazkaria daukagu
Ere bai jolasak
Jolasak eta gero
Etxera guztiak

Berrogei ta hamar urte
Askotxo dira bai
Eta ospatu gabe
Ez dugu utzi nahi
Eskolako guztiok
Egingo dugu jai
Zorionak Latiorro
Gaude oso alai