Gure eskolan gaude
Goaz ikastera
Matematika txarto
Gimnasia egitera
Eskolatik atera
Plazan jolastera
Lagunekin poz pozik
Guztiok batera
Gure eskola politak
Latiorro du izena
Bostgarren mailan gaude
Hori da txarrena
Ikasten ari gara
Historia den dena
Bi egun pasa ondoren
Frogarik zailena
Latiorroko eskolan
Bagaude ikasten
baina ingelesean
ez dugu ulertzen
bagoaz denok gora
patioan jolasten
ondo pasatzen dugu
jolasak egiten