Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

oporrak

  • Izenburua: oporrak
  • Ikastetxea: La Milagrosa Ikastetxea (Laudio)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2023-06-18
  • Publikoa:

Oporrak hasten dira
Bainujantziarekin
Izozki batzuk jaten
Bero askorekin
Hondartzara bagoaz
Gure lagunekin
Boleibola jolasten
Pilota batekin

Etorri dira oporrak
Ez goaz klasera
Eta joango gara
Bidaia egitera
Hondartzara bagoaz
Bainu bat hartzera
Eta gero etxean
Festa ospatzera

Eskola bukatzeko
Gutxi falta da bai
Etxera joango gara
Egoteko lasai
Hondartzara joatea
Hori bai dela guai
Egunero kalean
egingo dugu jai

oporrak hasten dira
ez dago klaserik
hondartzara bagoaz
lagunekin pozik
ez daude etxeko lanak
bagoaz hemendik
beste leku batera
ez dago dudarik

uda etorri zaigu
ondo pasatzeko
klaserik ez daukagu
bai bidaiatzeko
etxeko lanik Gabe
lasai egoteko
denbora izango dugu
ohean egoteko