Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure ikastola

  • Izenburua: gure ikastola
  • Ikastetxea: Etxaurren Ikastola (Arespalditza, Aiara)
  • Ikasgela: Horiak
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2023-06-18
  • Publikoa:

Etxaurren ikastolan
Poz-pozik jolasten
Denok batera gaude
Bertsoak kantatzen
Gure klasean beti
Bihurri portatzen
Autobusean igo
Denok oihukatzen

Aiarakoak gara
Etxaurren ikasten
Gustokoa duguna
Futbola jolasten
Jantokiko janaria
Ez zaigu gustatzen
Guk nahi dugun bakarra
Hemendik irteten

Hamar urte ditugu
Hamaika ere bai
Ikastolatik kanpo
Gaude oso lasai
Lagunekin jolastu
Hori bai dela guai
Eta etxekolana
Ez dugu egin nahi