Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

gure taldea

  • Izenburua: gure taldea
  • Ikastetxea: Amaurre Ikastetxea (Amurrio)
  • Ikasgela: LH6
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Unai Mendibil
  • Igoera data: 2023-06-19
  • Publikoa:

Gaur astelehena da
Mate gaude ikasten
Gero daukagu erlijio
Pixka bat aspertzen
Arratsaldean dago
Musika entzuten
Ta eskolatik kanpo
Manga irakurtzen

Gu seigarrengo mailan
Bagaude ikasten
Ez gara oso maltzurrak
Ez gara aspertzen
Amurrion bizi gara
Herri polit baten
Ez da oso handia
Baina gustora hemen

Amaurre eskolan gaude
Denok gara alai
Irribarreak bota
Beti denok lasai
Klasean beti gaude
Ezer ez egin nahi
Jolasean ibiltzen
Hori bai dela guai

Amurrion bizi gara
Guapoak gara bai
Ta herriko festetan
Dantza egin alai
Eta ‘Iguarrakoa’
Da oso txupi guai
Eta jaiak pasata
Denok oso lasai

Amaurren gaude orain
Primeran ikasten
Amurrion dagoela
Leku polita hemen
Oso bihurriak gara
Ez hasi haserretzen
Nagusienak gara
L.H-n aurten

Amurriokoak gara
Amaurren ikasten
Oso gustura gaude
Guztiok jolasten
Aspertzen ari gara
Ingelesa ematen
Klaseak amaitzean
Guztiok gozatzen