Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Alea lehiaketako koplak

  • Izenburua: Alea lehiaketako koplak
  • Ikastetxea: Lantziego Ikastola (Lantziego)
  • Ikasgela: LH / ikasmaila ezberdinak elkarrekinA
  • Egilea: -
  • Doinua: Aita-semeak tabernan daude I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-12
  • Publikoa:

Estribilloa:

Dibertigarri eta polita
da gure ustez Lantziego
Bikain pasako duzu seguru
hona etorri ezkero

Koplak:

Zu izango bazina betiko
gure herriko alkate
Gure herriko biztanle denek
diru pila bat daukate

Zein da gure herrian polita
plaza lekurik onena
Erle ugari daude benetan
erleak dira problema

Barrakak jartzen dira Lantziegon
plazan herriko festetan
Oso dibertigarriak dira
pertsonentzako benetan

Arratsaldero pozik gatoz gu
ondo jolasten parkean
Baloiarekin jolasten dugu
oinarekin futbolean

Arratsaldero beti goaz gu
gure herriko plazara
Goizero beti joaten gara
Lantziegoko eskolara

Helduak tabernetan badaude
festa batean begira
Eta umeak pozik dabiltza
tarta jaten ari dira