Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Idatzizko eskolartekorako bertsoak

  • Izenburua: Idatzizko eskolartekorako bertsoak
  • Ikastetxea: Bastida Ikastola (Bastida)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-12
  • Publikoa:

Hegazkinean gaude
ta pozez zoratzen
Zeozer arraroa
lurrera abiatzen
Esnatzean hor bertan
jendea oihukatzen
Marrazo potoloa
igeri zebilen

Jendeari galdetzen
ez dakit non gauden
Marrazo potoloa
gosez ni bilatzen
Palmeraren atzean
izkutatu nintzen
Azkar eta korrika
Satan inbokatzen

Irlatik etorri naiz
poztasunarekin
Egun asko egon naiz
zelako ahalegin
Nire lagun onena
egon da nirekin
Egunak hegan egin
kriston penarekin

Bi aste falta ziren
hemendik joateko
Kriston menua neukan
beti gosaltzeko
Batzuetan arraina
neukan afaltzeko
Esperientzia ona
errepikatzeko

Ikastetxeko zuzendariak:

Zuzendariak izan
eskatzen digute
Ordu guztiak libre
bihurtuko luke
Gure ikastetxea
itxita 5 urte
Egia esateko
itxiko genuke

Horregatik esaten
digute umeak
Beraiekin batera
garela hoberenak
Nire ikasle dira
munduko onenak
Baina lan egitean
ez dira berdinak

Marrazki bizidunak: (Doinua: Baldarrak)

Bere poltsikoa da
oso magikoa
Bere azala urdina
katu kosmikoa

Haizetara ibiltzen da
bueltaka bueltaka
Bere lagunak dira
Nobita, Shisuka

Bere janaria da
beti dorayaki
Potoloa dago eta
ondo berak daki

Beldur asko diela
sagu handienei
Beraiek ikustean
oihuka guztiei