Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Marrazki bizidunak eta irla galduak

  • Izenburua: Marrazki bizidunak eta irla galduak
  • Ikastetxea: Bastida Ikastola (Bastida)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-12
  • Publikoa:

Aukeratu dugunak
Lady Bug izena
Beraren bi bizitzak
desberdina dena

Adrian bere laguna
hoberena dela
Lady Bugen laguna
Katnoar bezela

Tikky eta Plagg bere
bi maskotak etzan
Oso flipatuak dira
lagunen borrokan

Lady Bug eta Wangfu
konfiantza handia
Eta ezin dute esan
izena egia

Gure pertsonaia da
Bob esponja horia
Bere etxeko logelan
tranpolin txikia

Bere lagun onena
Patrizio izarra
Goizean esnatzean
ez dauka indarra

Bere bizitokia
laranja anana
Hamburgesak egiten
ametseko lana

Bera ateratzen da
bideo jokotan
Eta bere ohean
Garyrekin lotan

Irla galdua:

Maldibetako isletan
geunden gu jolasten
Nire ahizparen txankleta
nik apurtu nuen

Txankleta utzi nuen
irlako arean
Barre egin genuen
amona jeistean

Hartu helikopteroa
joan nintzen Harora
Nire familiarekin
pasatu denbora

Pentsatuta genuen
berriro joatea
Eta gauza polita
bertan erostea