Ikastetxeko zuzendariak:
Gure ikastetxean
dagoen hondartzan
Toboganetik jeitsi
eta arean etzan
Gure ikastetxea
Marten egongo da
Arnastu eta jolastu
pasatzen denbora
Patioan jarriko
dugu guk pistina
Hodeietatik behera
jarri tirolina
Unikornioak dira
guretzat maskotak
Bere magiarekin
egiten pilotak
Ez ditugu nahi egin
gure etxeko lanak
Ze asteburuetan
guk dauzkagu planak
Ez dugu nahi guztiok
egin azterketa
Beti guri gustatzen
zaigu pila festa
Irla batean:
Irlara ailegatzean
pirata zegoen
Presaka hasi ginen
altxorra bilatzen
Altxorraren barruan
urrea zegoen
Ni eta nire lagunak
joan ginen aurkitzen
Ondore hegazkinez
gu bueltatu ginen
Dantzan ibili ginen
saltoak egiten
Ailegatu ginenean
direkto uretara
Bi ordu eta gero
goazen afaltzera
Gosaldu eta gero
txango baten bila
Autoa hartu eta
hautsita gurpila
Zorte handia hartuta
gurpila erosita
Ikusi nuenean
zelako polita.