Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Idatzizko eskolartekorako bertsoak

  • Izenburua: Idatzizko eskolartekorako bertsoak
  • Ikastetxea: Lakuabizkarra IGE (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-08
  • Publikoa:

Ikastetxeko zuzendariak:

Lau irakasle gaude
ikastola honetan
Goiz eta arratsalde
gu beti lanean

Fornitera daudela
jolasten umeak
Zigortuko ditugu
guk guzti guztiak

Matematika orduan
tranpolin bat dago
Eta leihotik bota
nahi dugula klaro

Frontoia kendu eta
jarri diskoteka
Dantza eta dantza
hau da gure festa

Irakasleak gara
eskola batean
Etxeko lanik ez ta
beti jolasean

Egun bakarra eskolan
besteak beti jai
Baina eskola ez badago
izango zela guay

Gimnasia 5 aldiz
bat matematika
7 aldiz artea
eta behin musika

Zuzendariak gara
gure ikastolan
Jolasten dugu belar
artifizialean

Futbol zelaian jarri
belar naturala
Jausten garenean mina
egiten dugula

Zuzendariak jarri
araua eskolan
Ezin dela jolastu
futbola patioan

Marrazki bizidunak:

Ikusi nuenean
nik zure ilea
Iruditu zitzaidan
makarroi luzea

Ikusi nuenean
nik zure maskota
Iruditu zitzaidan
zombien dordoka

Rapunzel izena du
neska jator hori
Ta marrazki guztiak
egiten ditu ongi

Irla batean:

Hawaiko irla batean
gu egongo gara
Eta aterako gara
barkoan etxera

Fruta eta platanoa
guk jango ditugu
Ez daude oso goxo
gosea daukagu

Makila pila bat guk
jarri dugu arean
Sua piztu dugunez
gu gaude alarman

Barko bat etorri da
gure bila dator
Bertara igoko gara
joango gara bizkor