Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Marrazki bizidunak eta irla galduak

  • Izenburua: Marrazki bizidunak eta irla galduak
  • Ikastetxea: Lakuabizkarra IGE (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-08
  • Publikoa:

Gure pertsonaiak du
Peppa Pig izena
Lokatzezko putzutan
bainatzen onena

Pepparen lagun mina
Susie deitzen da
Baina egia esanda
haserretzen dira

Gure lagun Peppa Pig
da txerri txikia
Eta beti darama
soineko gorria

Trols daukate izena
Popy erregea
Soka musikala nahi
dute lapurtzea

Ilea gorantz dute
Trols ia guztiak
Batzuk rokeroak ta
besteak klasikoak

Trols txikiak direla
gutxi daude handiak
Eta bere begiak
ikaragarriak

Trols batek beti dauka
asko purpurina
Puzkerrak bota eta
egiten du mina

Gure personajeak
Bob esponja izena
Ur azpian bizi da
hori da onena

Bere gorputz horia
ez da oso lodia
Bi hortz ere baditu
hori bai handia

PiƱa baten bizi da
uraren azpian
Bere lagun mina da
Patrizio agian

Irla batean:

Irla txiki batean
ozeano erdian
Egon ginen bizitzen
denbora luzean

Beti geneukan gose
inoiz ez zen kentzen
Arrantzatzen saiatu
ez genuen lortzen

Dordoka handi batek
txalupa egiten
Berak lagundu digu
txalupan flotatzen

Txalupara igo gara
eta bat-batean
Olatu handi batekin
berriz gara etxean

Maldibetako isletan
gu erori gara
Baina ikusi dugu
eguzki islada
Zuhaitzetik makilak
hartu nahi ditugu
Eta horrekin arrainak
hartzea helburu

Sua piztuko dugu
kea egiteko
Laguntza behar dugu
hemendik joateko

Helikoptero batek
ikusi nahi digu
Baina ke honekin
zaila izango du