Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Idatzizko eskolartekorako bertsoak

  • Izenburua: Idatzizko eskolartekorako bertsoak
  • Ikastetxea: Lakuabizkarra IGE (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5C
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-08
  • Publikoa:

Ikastetxeko zuzendariak:

Zuzendariak gara
Lakuabizkarran
Eta aldaketak nahi
ditugu ikastolan

Opor gehiago eta
lana gutxiago
Jolastu eta jolastu
gaude gusturago

Jan ona nahiko dugu
gure jantokian
Paella valentziarra
txuleta agian

Matematika kendu
hori guk nahi dugu
Patioa luzatu
nahi dugu seguru

Zuzendariak gara
eta hauxe nahi dugu
Patioan jolasteko
ordu bat seguru

Zinema eta pistina
guk eskatu dugu
Igogailua denontzat
daukagu helburu

Jantokiko menua
aldatu nahi dugu
Janari mexikarra
menuan daukagu

Leihoko tirolina
egin zaigu apurtu
Berria jarri eta
berriro hondatu

Zuzendariak gara
eskola honetan
Eta hobetuko dugu
eskola benetan

Saskibaloi zelaia
hemen ez dugu nahi
Ezta ere baloia
baina pistina bai

Irla batean:

Maldibetako irlan
gu egongo gara
Denok joango gara
itsasontziz hara

Hor bilatuko dugu
gure janaria
Eta guk jan nahi dugu
bankete handia

Gure ondoan dago
ingeles kuadrilla
eta denok jan dugu
bokata tortila

Azkenean eraman
gaituzte etxera
Ingelesekin goaz
guztiok batera

Gu gaude Maldibetan
etzanda hondartzan
Hotel handi batean
gaude jan eta jan

Joan gara uretara
jende asko zegoen
Sarrera VIPa hartu
dugu guk ondoren

Autobusa hartu dugu
goaz afaltzera
Itxita ikusi dugu
bagoaz etxera

Iritsi da eguna
bagoaz etxera
Gustura joango gara
gu lo egitera

Marrazki bizidunak:

Gure personajea
Bob esponja dela
Ez dauka talentorik
Patrizio bezela

Ur azpian bizi da
bikini munduan
Bere lagunak ditu
bere inguruan

Bere lagun Patrizio
tuntun hutsa dela
Ikusi nuen lurrean
etzanda zegoela