Irla baten nengoen
janaririk gabe
Denbora pasatuta
jarri nintzen grabe
Haria eta egurrekin
egin nuen sare
Arrain pila jan nuen
suabe suabe
Lo egiteko ordua
ailegatu egin zen
Eta aterpe pila bat
azkar sortu nuen
Denbora bat pasata
koko asko hartzen
Oso onak zeudela
freskagarria zen
Itsasoan nengoen
bainujantziarekin
Olatua etorri zen
kriston indarrakin
Zorabiatu egin nintzen
min handiarekin
Esnatu nintzenean
non nengoen ez jakin
Miamin nengoela
konturatu nintzen
Denbora pasatuta
euria hasi zen
Palmondoaren azpian
ezkutatu nintzen
Asko tardatu nuen
etxera itzultzen
(Doinua: Baldarrak)
Madagaskarren gaude
polita da plana
Baina hemen ez dago
ez kafezko flana
Gure herrian bai daude
animali asko
Txuletak eta arrainak
baita ere oilasko
Irla honetan daude
ekintza ugari
Piraguan ibiltzeko
dirua ugari
Marrazki bizidunak:
Rayo Mcqueen izena
da gure autoa
Oso azkarra da ta
beti lehena doa
Mate bere laguna
da oso geldoa
Derrapea egiteko
zapaldu frenoa