Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

NEGUKO ESKAERA

  • Izenburua: NEGUKO ESKAERA
  • Ikastetxea: La Anunciata Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: LH5
  • Doinua: -
  • Irakaslea: La Anunciata
  • Igoera data: 2019-02-05
  • Publikoa:

EROSKI

Dios te salve…

Etorri gara Anunciatatik
Santa Ageda ospatzera
zuei bisita bat egitera
eta koplak kantatzera.

Denda honetan okindegia
benetan onena dela
ta langileak oso gozoak
txokolatea bezala.

Dios te salve…

Horrexegatik txokolatea
eskatu nahi dizuegu
guk badakigu oso ona dela
asko gustatzen baitzaigu.

Eskerrik asko langile denei
primeran egon gara gu
gure gosea pasa egin zaigu
eta tripa bete dugu.

Dios te salve…

EGUNEKO ZENTROA

Dios te salve…

Kaixo egun on nahi dugu hemen
Santa Ageda ospatzea
espero dugu ondo egitea
eta ondo pasatzea.

Aitona-amonak beti zarete
oso jatorrak umeekin
gustatzen zaigu zuek ikustea
ondo pasatzen gurekin.

Dios te salve…

Txalo beroak behar ditugu
poz handiz ateratzeko
gure kaleetan Santa Ageda
bezpera ondo ospatzeko.

Oso ondo pasa dugu hemen
ilusioz bete gara
gurekin dator zuen harrera
bueltan goaz eskolara.

Dios te salve…

TXEMA

Dios te salve…

Kaixo hemen gaude bertso abesteko
Txemaren denda honetan
denon artean festa polita
egingo dugu benetan.

Nahi dugu zure denda aldatu
oso txikia delako
nahiago dugu handiagoa izan
mila gozoki izateko.

Dios te salve…

Txema mesedez txutxeak eman
Gure eskolara joateko
Eta mesedez eskatzen dugu
Pasaian beti egoteko.

Txema eta Flor orain bagoaz
beste dendara abestera
eskerrik asko guztiagatik
gero etorriko gara.

Dios te salve…

AZOKA

Dios te salve…

Kaixo gu gara ikasle batzuk
hemen gaudela abesten
egin ditugun gure bertsoak
zuei koplak erakusten.

Azokan goxo-goxo zaudete
nahi duzuena egiten
herrikoekin beti hitz egiten
eta produktu onak saltzen.

Dios te salve…

Azoka honek beti izan ditu
sekulako madalenak
eta entzun dugu dauzkazuela
bertako fruitu hoberenak.

Eskerrik asko entzuteagatik
bertsoak denok batera
orain bagoaz beste dendara
kopla gehiago abestera.

Dios te salve…