Marrazki bizidunak:
Doraemonek ditu
inbentu onenak
Hegan egiteko eta
jolasteko denak
Nobitari konpondu
dituen problemak
Eta berak dakizki
guztien izenak
Porki ikusi nuen
nire telebistan
Eta ahate Lukas
bere laguna izan
Oso potolo dago
eta gehiago jan
Eta ahate Lukasek
ostikadak eman
22 mendean
jaio mutikoa
Bera nahi nuke izan
ez da tipikoa
Nobita ikustean
oso begikoa
Hemen dago Doraemon
katu kosmikoa
Hitz egiten dudana
ez oso handia
Eta asko esaten du
bai gure begia
Suneok esaten du
onena aurpegia
Guapoa dela esan
baina ez da egia
Bugs Bunny hor ari zen
azenarioak jaten
Ta justu horregaitik
aukeratua izan zen
Saltoka ta saltoka
ari da ibiltzen
Eta ehiztaria dabil
berari jarraitzen
Bugs Bunnyren laguna
Lukas ahatea
Tontakeria asko
nahi du egitea
Eta gustatzen zaio
gauzak ematea
Eta bera badela
kriston desastrea
Ikastetxeko zuzendariak:
Nik jarriko nituzke
tirolina handiak
Baina ez dago lekurik
jartzeko handienak
Eta ez dago dirurik
jartzeko den-denak
Baina pistina eskatu
ikalse gehienak
Nik jarriko nituzke
bi orduko patioak
Ta gure jantokian
buffet libre handiak
Bai jarriko nituzke
skate park onenak
Drama eta inglesa
pikutara orduak
Irla batean:
Irla zahar batekin
topatu egin gara
Ta bertan izan dugu
kristona ikara
Itsasoan geudela
egiten algara
Ta marrazo batekin
egin begirada
Begirada ta gero
marrazoarekin
Bere gainean jarri
eta igeri egin
Ta gure marrazoa
etorri gurekin
Eta itzuli gara
beste batzuekin