Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Idatzizko eskolartekorako bertsoak

  • Izenburua: Idatzizko eskolartekorako bertsoak
  • Ikastetxea: Barrutia Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Hona bildots eztia
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-07
  • Publikoa:

Ikastetxeko zuzendariak:

Patioa aldatu
nahi dugu eskolan
Jolas berriak ekarri
ez egiteko lan

Tutoretza kenduta
defentsa ipini
Guretzat ona baita
kalean ibili

Egun guztia pasa
patioan jolasten
Eta zuzendaritza
pastelak ematen

Ostiral guztietan
gorputz hezkuntza ematen
Artxikirol partida
gaude irabazten

Marrazki bizidunak:

Bob esponja da gure
marrazki kuttuna
Oso jatorra da eta
Patrizioren laguna

Bere guraso biak
oso zaharrak dira
Eta Bob esponja ere
oso gaztea da

Caillou oso txikia
eta burusoila
Eta inoiz ez dauka
bere arrazoia

Beti jolasten dabil
eta borrokatzen
Eta parkean dago
lagunak bilatzen

Superwomenek hegan
egiten du beti
Borrokan defendatzen
da oso ederki

Begietan daukala
laser potentea
Eta bere gorputza
indarrez betea