Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Marrazki bizidunak

  • Izenburua: Marrazki bizidunak
  • Ikastetxea: Gorbeia Ikastola (Zigoitia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-12
  • Publikoa:

Bob Esponja izan nahi dut
ananan bizitzeko
Patrizio lagun bezala
beti izateko

Praka marroiak eta
karratu horia
Korbata oso polita
gainera gorria

Doraemon izan nahi nuke
ederra delako
Gainera poltsikotik
dena aterako

Nire ustez Nobita
kexati itzela da
Baina hori kenduta
lagun ona bada

Suneo eta Erraldoi
Nobita zirikatzen
Niregana etorri
laguntza eskatzen

Txapel hegalarian
ibili ohi gara
Hiriaren gainetik
euria mara-mara

(Doinua: Maritxu nora zoaz)

Marrazki bizidunen
pertsonaia banintz
Anfibilandiako
neskatxa hori naiz
Ane izena daukat
gizakia naiz berriz
Eta anfibioekin
bizi nahi dut aldiz