Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Idatzizko eskolartekorako bertsoak

  • Izenburua: Idatzizko eskolartekorako bertsoak
  • Ikastetxea: Gorbeia Ikastola (Zigoitia)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-12
  • Publikoa:

Irla batean:

Amonakin joan nintzen
irla ikustera
Oso polita zenez
han geratu gara

Amona aspertzen zenez
herrira bueltaka
Beldur asko geneukan
joan ginen korrika

Amonak ikusi du
herria lasaia
Orduan ipini du
aurpegi alaia

Gero ikusi genuen
atea irekita
Gure lagunak ziren
egiten bisita

Marrazki bizidunak:

Nik Caillou gustuko dut
oso dotorea
Bere ilea orrazten
da oso trebea

Lau urte ditu eta
oso jatorra da
Gurasoei ematen
die besarkada

Burua borobila
bolo bat bezala
Bere arreba txikia
da oso argala

Caillou maitagarria
beti bihotzetan
Asko maitatzen dugu
jatorra benetan