Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Idatzizko eskolartekorako bertsoak

  • Izenburua: Idatzizko eskolartekorako bertsoak
  • Ikastetxea: Garazi Ikastola (Legutio)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-12
  • Publikoa:

Irla batean:

Lanzaroten egon naiz
aste bat galduta
Milaka abentura
ta emozio bizita

Guztia ikusita
da kriston polita
Amari deitu nahian
kobertura falta

Uretan igerian
kriston animaliak
Aurrez aurre nituen
marmoka eta arrainak

Igeri hasi nintzen
mugituz aletak
Horrela amaitzen dira
guretzat bidaiak

Marrazki bizidunak:

Gure pertsonaia da
Bob Esponjako Gari
Berak gogokoa du
pentsua ugari

Berak etxea dauka
bizkarra gainean
Oso ondo bizi da
Bob Esponja parean

Gure pertsonaia da
badela Cricket
Eta bere jertseek
dauzkate mukiek

Normalean oiloek
pikatzen diote
Eta bere lagunak
badauka bikote

Guk erabaki dugu
delako bihurria
Baina berak badauka
kriston aurpegia

Bera bada beti
oso txikia
Eta bere arreba
nahikoa handia