Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Idatzizko eskolartekorako bertsoak

  • Izenburua: Idatzizko eskolartekorako bertsoak
  • Ikastetxea: Izarra Ikastetxea (Urkabustaiz)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-12
  • Publikoa:

Marrazki bizidunak:

Gure pertsonaiak du
Patrizio izena
Alferra izatea da
beraren problema

Bere lagun onena
hori kolorea
Karratu bat bezala
anana du etxea

Bere sofan botata
pasatzen du eguna
Telebista ikusten
pasa da osteguna

Aukeratu dugunak
Pepa du izena
Eskuak mugitzea
da dantza onena

Berak darama beti
soineko gorria
Eta bere lagunak
badauka zorria

Bera neskatxa da ta
ez dauka ilea
Eta anaiarekin
da oso bordea

Gurasoak ditu
ta oso jatorrak
Bata bigotearekin
eta betileak

Irla batean:

Otsailak 22
irla bakartian
Eta bueltatu nintzen
atzoko afarian

Familiari kontatzen
nire esperientzia
Hara iritsi nintzen
ni busti bustia

Beste istoria baten
tximino borroka
Eta leopardoa
beti dago orroka

Hainbeste sufritzea
izan zen akatsa
Ohartu nintzelako
izan zela ametsa

Ikastetxeko zuzendariak:

Irakasleak gara
gabiltza nekatzen
Kafea hartu eta
azterketak jartzen

Gu onenak garela
umeak nazkatzen
Eta gure umeak
ez ditugu zaintzen

Eskola honetan naiz
ni zuzendaria
Arauak jartzen ditut
hori da egia

Jantokiko orduan
musika jarrita
Hasi gara dantzatzen
hori bai polita

Soinketako eguna
heldu da beroa
Pistinan sartu eta
zelako gogoa

Eskolako ordutan
zelako rolloa
Hasi gara jolasten
denbora osoa