Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Idatzizko eskolartekorako bertsoak

  • Izenburua: Idatzizko eskolartekorako bertsoak
  • Ikastetxea: Izarra Ikastetxea (Urkabustaiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Abarrategi
  • Igoera data: 2023-06-05
  • Publikoa:

Irla batean:

Izarrako guztiok
goaz hondartzara
Denok oihuka gaude
galdu egin gara

Itsaso zabalean
txalupa batean
Lehorra ikusi eta
denok igerian

Gauean hotza dugu
sua piztu eta
Kearen ondorioz
hegazkinez buelta

Ikastetxeko zuzendariak:

Ikastola honetako
zuzendari onenak
Eta hemen gaude gu
munduko gazteenak

Hamaiketakorako
nahi dugu txutxeak
Eta txupatxusak bai
dira hoberenak

Gure ordutegia
oso berezia
Futbola daukagu guk
beti hemen jarria

Izarrakoa dela
ikastetxe handia
Etortzen bazarete
dibertigarria

Aquapark bat daukagu
gure patioan
Ta txisa egiten dugu
hortxe barruan

Patio luzea behar
dugu denok hemen
Egun osoan gaude
kalean egoten

Irakasle onenak
gu gara benetan
Eta irakasten dugu
eskola honetan

Gure ikastetxean
etxeko lanik ez
Eta patio gehiago
behar dut mesedez