Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

OPORRETAN

  • Izenburua: OPORRETAN
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-06-05
  • Publikoa:

Kubara iritsi naiz ta
geratu betiko
arroza prestatu dut
onena eta kito
zapore ona dauka
jan gabe aspaldiko
oso polita da ta
ez naiz itzuliko

Joan zaitez Frantziara
ta frantsesa zara
Torre eiffela munduko
torre hoberena da
jantzi zazu arropa
ta hegazkinera
ez bazara etortzen
joan pikutara

Kroaziara etorri
hortxe gaudela gu
gustatuko zaizue
hori bai seguru
monumentuak daude
zaintzea helburu
Kroazian zer dagoen
ikusi behar dugu

Hemen gaude Miamin
turisten antzera
etorri gara hona
ondo pasatzera
lagunekin hondartzan
ondo egon gara
bakarrik aste bat bai
bueltatzeko herrira

Argentina da noski
herrialde onena
horrexegatik ere
da bai bitxiena
etxera ez joatea
ez da oraindik pena
oporrak dira eta
behar dugun dena

Zuzendari ona izan
Zara betidanik
Barre asko eginez
Denak jarri pozik
Ta zu izango zara
Hoberena soilik
Eskerrik asko Ana
Laguntzeagatik

Mikel, Iker, Susana
Alazne ta Maite
Garazi eta Olatz
Pazientzia daukate
Ander, Julen, Oihane
Ta Leire jotake
Ondo pasa oporrak
Ta ikusi arte