Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

BERTSO ASMAKIZUNAK

  • Izenburua: BERTSO ASMAKIZUNAK
  • Ikastetxea: Herri Ametsa Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-02-14
  • Publikoa:

Belarriak luzeak
maskota ere bada
frutak jaten dituen
animalia da
maitakorrak ere bai
izaten dira ba
etxe eta baserrian
bizitzen baitira.

Handia da lekua
urdina barrutik
udan joango zarete
denok ziurrenik
hortxe izan zarete
txiki-txikitatik
gustatzen zaizuela
nik ere badakit.

Kaxatxo txiki bat da
oso ezaguna
ta tontoak bezala
erabiltzen dena
informazio ta joku
asko dituena
mota askotakoak
munduan daudena.

Gurekin jatorra da
pertsona hau eta
ez du giltzarik eta
lepokorik falta
gero guk entzun dugu
abesti polita
guri grabatu eta
gustukoa dauka.

Objektu hau beti da
luze eta fina
ta gainera zulotxo
asko dituena
kolore askotakoa
batzutan iluna
prakak ez erortzeko
erabiltzen dena.

Real Madridkoa da
hemezortzi urte
aurrelaria dela
hortxe jartzen dute
miloika irabazten
bere golen truke
gol asko sartzen dula
irabazi arte.

Kutxa bat piztu eta
hor ia zaude bertan
batzutan borroketan
besteetan dantzan
entretenitzen zara
on -line jolastean
gauak eta egunak
pasatzen ditut han.

Gure hitz ezkutua da
animalia handia
Afrika eta Asia
du bizitokia
arriskutsuak dira
tronpa erraldoia
kolore polita du
gris eta marroia.

Gure hitz ezkutua
gizakiek daukate
animaliek baita
gorputzean dute
bizirik irauteko
behar baduzute
ezkerreko aldean
aurkitu daiteke.