Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BARBANTXO

  • Izenburua: BARBANTXO
  • Ikastetxea: Barrundia Eskola Txikia (Ozeta)
  • Ikasgela: Lehen zikloa
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-06-18
  • Publikoa:

BARBANTXOREN IPUINA BERTSOTAN
BARRUNDIA ESKOLA 2023ko maiatza

Barbatxok buru bat du
Eta bi hankatxo
Leku guztietara
Iristen da mantso
Egin beharko ditu
Pilo bat tranpatxo
Txiki bezain bizkorra
Da gure barbantxo

Amak esaten dio
Gure Barbantxori
Lapikoa eman dio
Esan dio tori
Mesedez egon zaitez
Oso oso adi
Lapikoa eraman
Zaiozu aitari

Barbantxo doa pozik
Astozko bidetik
Ta korrika jeisten da
Aizgorri menditik
Astoa haserretu du
Jolasteagatik
Salto batez jeitsi da
Asto belarritik

Hortxe dago Barbantxo
Zelai batean
Hementxe egongo naiz
Ederto bakean
Gerizpe erraldoi bat
Horra bat-batean
Behi zaharrak irentsi du
Belarren artean

Behiak ahoan dauka
Belarraz batera
Bat-batean jeitsi da
Bere sabelera
Saiatu da hala ere
Ezin du atera
Ez daki ipurtzulotik
dela irteera

Egunero gertatzen
Dena ez da hori
Abentura nahi nuen
Abentura tori
Burura etorri zait
Zerbait heze, lodiā€¦
Kaka pila erdira
Buruz da erori