Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

GURE KLASEA ZE DESFASEA

  • Izenburua: GURE KLASEA ZE DESFASEA
  • Ikastetxea: Mikel Deuna Ikastetxea (Agoitz)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Josu Sanjurjo
  • Igoera data: 2023-05-31
  • Publikoa:
Audioa

GURE KLASEA ZE DESFASEA

Eskola hasi eta lasaia
horrelakoa iraila
baina ohetik altxatzea da
bai benetan oso zaila

abenduaren 22an
oletzeroren eguna
txokolatada ta opariak
hori da egin duguna

inauteritan kaskabobo ta
maskaritaz mozorratu
eskolan, etxean eta kalean
guk oso ongi dantzatu

gure bizitzan egiten dugu
gehienetan azterketak
euskaran eta matematikan
daude asko ariketak

jolastu eta igeri egin
hori egin dugu Zuhatzan
eta gauetan gure geletan
pozik egon gara dantzan

uda honetan ta lagunekin
goaz igerilekura
eguzkia ta uretan beti
lagunekin ze gustura