Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLARTEKOA

  • Izenburua: ESKOLARTEKOA
  • Ikastetxea: Errekabarri Ikastetxea (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: 5.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2023-06-07
  • Publikoa:

ESKOLAKO ZUZENDARIAK

- Doinua: Iruditu Zitzaidan

1-
OSO ONDO EGONGO ZEN
BALOIAK EKARTZEA,
ETXEKOLAN GUTXIAGO
ETXERA ERAMATEA.

JANTOKIAN BUFET
LIBRE BAT IZATEA,
ETA PATIOAN BALIOAK
ATERATZEA.

PATIOAN IGERILEKU
BAT EGOTEA,
TA KLASETIK TXIRRISTA
BATETIK BOTATZEA.

BIKOIZKETETAN ARKADE
BATZUK EGOTEA,
ETA TXIKIEN PATIOAN
KOTXE ZIRKUITOA.

HEZIKETA FISIKOAN
CITY JUMPERA JOATEA,
TA BUTAKEKIN
ZINEMA BAT EGOTEA.

2-
ETXEKO LAN GUZTIEI
EMAN BEHAR SUA,
DISKOTEKA JARTZEA
DA GURE HELBURUA.

ESKOLAKO PATIOAN
ATRAKZIO PARKEA,
HORRETAZ GAIN ERE
JOLASAK EGITEA.

ASTEKO 5 EGUN
EGON OPORRETAN,
ETA BESTE 2 EGUN
PASATU KLASEAN.

ZUZENDARI TALDEAK
EMAN DIGU ESKOLA,
10 URTE ETA GERO
ERRE IKASTOLA.

3-
EREKABARRI ESKOLAN
GELA BIRTUALA,
ONDOAN DISKOTEKA
HANDIA TA ZABALA.

DIRUA BADAUKAZU
PASILORA ETORRI,
MERKATUA BADAGO
ZATOZ AZKAR KORRI!

ASPERTUTA BAZAUDE
ETORRI PATIORA,
HAN BARRAKA HANDIAK
EGONGO DIRA.

IGERILEKU HANDIA
JARRI TEILATUAN,
ETA MUSIKA HANDIA
JARRI GOIAN.

- Doinua: Baldarrak

ORDUTEGI GABEKO
ESKOLA NAHI DUGU,
GURE ETXERAKO LANAK
KENDUKO DITUGU.

HEMEN ZERBITZARIAK
JARRIKO DITUGU,
ETA JANTOKI
ITALIARRA BADUGU.

BOST IZARREKO HOTELA
JARRI GIMNASIAN,
ETA UR PARKEA
GINMASIO ALBOAN.

GELATIK PATIORAINO
BADOA TIROLINA,
ETA ATRAKZIO PARKEAN
EZ HARTU MINA.
---------------------------------------
IRLA BATEAN GALDUTA

- Doinua: Ama Begira Zazu

ESKOLA AMAITUTA
GOAZ KARIBERA,
ITAS ONTZI BATEAN
ONDO PASATZERA.

IRLARA JAITSITA
DAUDE TXIMINOAK,
LAPURTU DIZKIGUTE
GAUEAN GURE MOTXILAK.

JACK SPARROW AGERTU
A ZE SORPRESA,
KARIBEAN JATEA
EZ DA OSO ERREZA.

BERE LAGUNTZAREKIN
IRLATIK ATERA,
BERA SOBORNATUTA
JOAN GARA ETXERA.
----------------------------------------
MARRAZKI BIZIDUNAK

- Doinua: Iruditu Zitzaidan

DORAEMON DA MARRAZKI
BIZIDUN ONENA,
ETA BETI NOBITA DA
DORAEMONEN PROBLEMA.

NOBITAK TA ZUNEOK
GALDU KOMIKIAK,
BILATZERA JOAN DIRA
KOMIKI GUZTIAK.

2040.
URTERA JOATEA,
DENBIORAREN MAKINAN
HOBE SAHIESTEA.

TA EZ DITUZTE HARTU
HAIEN KOMIKIAK,
OSO TRISTE DAUDELA
ESAN DIT BERE AMAK.