Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BERTSO ASMAKIZUNAK

  • Izenburua: BERTSO ASMAKIZUNAK
  • Ikastetxea: Herri Ametsa Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6.A
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-02-14
  • Publikoa:

Gaur egunean daude
horrelako asko
jende askok dauka
modernoa delako
atzeko poltsikoan
da eramateko.
Jolasteko badago
(e)ta txateatzekoa

Dohainik da jolas hau
jolasteko denak
joku dibertigarri
(e)ta denok dutenak
jende askok badauka
dira hoberenak
PC-n jolasten dute
jokalari onenak.

Beltza hortz zorrotzekin
arriskutsu planta
estralurtarrekin eta
pertsonatik dauka.
Haserretzen danean
arriskutsua (e)ta
pelikula batean
ateratzen baita.

Zeruan islatzean
beti euri tantak
ezin ikutu baina
nik gogoa daukat.
Oso urruti dago
baina oso polita
kolore asko ditu
zazpiak handiak.

Bi antena dituzte
begien erara
eta ezin daitezke
sartu uretara
oso txikiak dira
intsektuak dira
jaso dezake hamar
aldiz bere karga.

Koloretako adarra
du bere buruan
eta hegan ikusi
daiteke zeruan.
Beti dago jolasten
gurekin lanean
bere isatsa dago,
bere ipurdian.

Gipuzkoako hoberenak
irabazteko gai
entrenatzaile asko
kaleratzea nahi
jokalari gehienak
euskaldunak dira bai
eta presidentea
Jokin Aperribay.

Ez da oinez ibiltzen
ez dauzkan oinekin
salto egiten dute
jolastu gurekin.
Arrainak jaten ditu
bere lagunekin.
Itsasoan bizi da,
beste arrainekin.

Ez da inoiz mugitzen,
ezin duelako.
Lau hanka ditu berak,
badu neurri nahiko.
Gauzak gainean utzi,
eta eukitzeko
ikasgelan behar da
lana egiteko.