Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

ESKOLARTEKOA

  • Izenburua: ESKOLARTEKOA
  • Ikastetxea: Umandi Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: 5.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Aitor Najera
  • Igoera data: 2023-06-07
  • Publikoa:

ESKOLAKO ZUZENDARIAK

- Doinua: Ai Zapotxin

1-
FUTBOLEKO ZELAIA
DUGU ARTIFIZIALA,
PATIO OSOAN DAGO
HANDIA TA ZABALA.

ARETOAN NAHI DUGU
IPINI ZINEMA
PALOMITEKIN DAGO
PELIKULA ONENA.

BAZKALTZEKO NAHI DUGU
GUK BUFET LIBREA,
EZ DUGU INOIZ NAHI
JATEA PUREA.

ESKOLAKO GILTZAK
GUK BAI NAHI DITUGU,
HORRELA ATE DENAK
IREKITA SEGURU.

2-
PATIORA JAISTEKO
HARTU TIROLINA,
BETE BEHARKO DUGU
GUK GURE PISZINA.

ABENTURA PARKEAN
JOLASTEN GABILTZA,
ETA DISKOTEKARAKO
BEHAR DUGU GILTZA.

EZ DITUGU IZANGO
GUK ETXEKO LANIK,
ETA LAGUNEKIN JOLASTEN
GAUDE OSO POZIK.

GAUR GOIZEAN LAUROK
JOAN GARA PRIMARKERA,
BAINU JANTZIA JARRI
ETA AKUAPARKERA.

- Doinua: Ama Begira Zazu

TXIRRISTA BAT NAHI DUGU
LEHIOTIK PATIORA,
ESKAILERA MEKANIKOA
IGOTZEKO GORA.

KENDU NAHI DITUGU
UMANDIKO GELAK,
IKASTOLAKO GELAK
BIHURTU DENDAK.

PATIOAN KENDU NAHI
DITUGU KANASTAK,
ETA JARRI NAHI
DITUGU PISZINAK.

KENDU NAHI DITUGU
ETXERAKO LANAK,
ATRAKZIO PARKEAN
JOLATZEKO DENAK.
-------------------------------------
MARRAZKI BIZIDUNAK

- Doinua: Ama begira zazu

AMA BEGIRA ZAZU
ZUK TELEBISTATIK,
BOB ESPONJA NAIZ ETA
BANAGO BIZIRIK.

BOB ESPONJA BIZI DA
PIÑA-ETXE BATEAN,
KALAMARDO LAGUNA
BIZI DA ONDOAN.

GARI BERE MASKOTA
DA BARRASKILOA,
ETA OSO TXIKIA
DAUKA AHOA.

BOB ESPONJA BETI DA
BAI BARREGARRIA,
ETA PLAKTON DAUKAGU
BERE AURKARIA.
--------------------------------------
IRLA BATEAN GALDUTA

- Doinua: Ai Zapotxin

GURE ITSASONTZIAN
FESTAN ARI GARA,
PIRATAK HASERRETU ETA
BOTA URETARA.

LAUROK ESNATU GARA
GUK IRLA BATEAN,
PABLORI SUGE BATEK
KOSKA EGIN HANKAN.

PABLORI LAGUNDUTA
SUGEA KORRIKA,
ESKAPATU EGIN DA
TXABOLA UTZITA.

TRIBU BAT AGERTU DA
DAUKATE ONTZIA,
GURI UTZI DIGUTE
HAU ZORTE HANDIA.