Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Artzain gezurtia

  • Izenburua: Artzain gezurtia
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5A
  • Doinua: Orioko balearena
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-05-30
  • Publikoa:

Bazen behin artzaintxo bat
Azilu herrian
ardiekin zegoen
mendiaren erdian
pentsatu zuen txantxa
egitea agian
artzaina asperturik
zegoen mendian

Ardiak denak daude
mendian batera
eta beti daukate
berdina galdera
ardiak joatean
mendik behera
otsoa zetorrela
ardiak jatera

Gezurra esan zuen
eta gero barrez
ez eman zuk beldurrik
jendeari mesedez
herrira joan ziren
zelako makilez
laguntzera joan ziren
baina otsorik ez

Artzainak egin zuen
otsoaren txantxa
baina esan zioten
gezurtero latza
herrikoek zeukaten
handia zalantza
haserre joan ziren
berriz herrirantza

Herritarrak joan ziren
herriko plazara
eta esan zioten
tontoak ez gara
artzain mozolo hori
joan pikutara
ez dizugu sinesten
gezurtia zara

Umea eta ardiek
zeukaten beldurra
guztiak jan zituen
utzita hezurra
ona izango zela
bai zela ziurra
ez zuela esango
berriro gezurra