Bizi ziren bi ume
etxe pobre baten
ez zuten janaria
eta hilko ziren
eta ama ordea
oso maltzurra zen
basora ezer gabe
eraman zituzten
Basoan bi umeak
utzita zituzten
biak hasi ziren ta
basoan jolasten
ogi pusketen bila
beraiek bilatzen
txoriek jan zituzten
eta galdu ziren
Gure neska mutilak
basoan zeudela
txokolatezko etxea
ikusi zegoela
jaten hasi zirela
txokolate itzela
etxea hartu zuten
merienda bezela
Sorgin zahar batekin
aurkitu baitziren
janari asko eman
baina ez zen loditzen
nola atera hortik
zebiltzan pentsatzen
Hamsel tranpak egiten
ta Gretel garbitzen
Korrika joan ziren
etxera jatera
eta sorgina etorri
zen bere gainera
sorgina joaten zen
Hamsel ikustera
Gretelek bultzatuta
sorgina labera
Sorgina erre zuten
ta oihu egin zuen
Hamsel eta Gretelek
alde egin zuten
ahate baten gainean
etxera joan zuzen
handik aurrera pozik
bizi izan ziren