Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BAKEA

  • Izenburua: BAKEA
  • Ikastetxea: San Fidel Ikastola (Gernika-Lumo)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2019-02-01
  • Publikoa:
Audioa

Bakea

Hemen gaude kantatzen
eta egon adi!
Errespetua dugu
Zuentzat opari,
gainera banatzeko
maitasun ugari.
Errespetua eduki
mundu guztiari.

Indarkeriaz dugu
beteta bizitza.
Maitasuna da beti
bakerako giltza.
Borroka baino hobe
erabili hitza.
Biolentzia gabe
hobeto gabiltza.

Denak etorri eta
eman besarkada.
Batera gaudenean
barre ta algara.
Denok lagunak eta
familia gara.
Maitasunik ez dago
bakerik ez bada.

Elkarbanatu behar
besteek eta nik:
gozokiak banatzen
goaz gu kaletik.
Lagunak haserretu
ta datoz atzetik.
Elkarbanatze barik
ez dago lagunik.