Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

SANTA AGEDA

  • Izenburua: SANTA AGEDA
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5.maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-01-31
  • Publikoa:

GU ARAIAKO ESKOLAKOAK
ETORRI GARA ABESTERA
OHITURAREKIN KUNPLI DEZAGUN
SANTA AGEDA BEZPERA

OSASUN ZENTROA
Gu hiru ume osasun zentro
hontara etorri gara
ekarri zuek guri txertoak
bidaltzeko Afrikara

ARATZ
Gu Aratzera etorri gara
kas laranja bat hartzera
edaten dugun bitartean gu
kioskora jolastera

SUKALDEA
Hementxe gaude sukaldariak
janari ona eskatzen
aurreko asteko janari hori
pixka bat txarra zegoen

KARLAIN
Maite maitia, zu zara hemen
Carlain nagusi andere
txutxeak saltzen dituzun arren
guri dohain eman ere

COPE
Kaixo zer moduz gu ondo gaude
hemen zuekin abesten
txokolatea eta ogia
ba al dituzue hemen

CASINO
Kaixo egunon zer moduz hemen
gu oso ondo gaude ta
nahiko genuke tortila pixkat
edariarekin extra

UDALETXEA
Etorri gara gu abestera
eta ondo pasatzera
igerileku estali batzuk
etorri gara eskatzera

MAIALENI
Kaixo Maialen zer moduz zaude
gu ondo eta prest oso
goiza bukatu dugu eta orain
bazkaltzera goxo goxo

ATXA TABERNA
Gu hemen gaude, Atxa tabernan
koplatxo bat kantatzeko
ekarri olibak eta patatak
guztiok gelan jateko

ZUBIGAIN
Zubigainera etorri gara
atera menu doblea
dena oso goxoa zelako
zuek bai jende noblea

GAURKOZ NAHIKO DA BAINA HALA ERE
ORAIN ARTE BEZAIN TREBE
GIRO HONEKIN IZANGO GARA
DATORREN URTEAN ERE