- DOINUA: Astoa Ikusi Nuen
MARI ENTZUTEN DUGU
MENDIAN KANTARI,
KOBAZULO BARRUAN
DABIL HEGALARI,
MARI IKUSTEKO
EGON ZAITEZ ADI,
BETI IZANGO DUGU
ANBOTOKO MARI.
LAMIAK BETI DAUDE
AHATE HANKEKIN,
BERAIEK BETI DAUDE
URREZKO ORRAZIEKIN,
JENDEA HURBILTZEN DA
HAIEN KANTUEKIN,
HIL AHAL ZAITUZTE
KONTUZ BERAIEKIN.
TXIKIAK DIRA BAINA
EZ DIRA INURRIAK,
HAIEN JOLASAK DIRA
DIBERTIGARRIAK,
BAINA ERE BADIRA
OSO BIHURRIAK,
KAMISETA ZURIA
TA GALTZA GORRIAK.
AKERBELTZ PERTSONAIA
BIZI DA MENDIAN,
BI ADAR ZUZEN
DITU BEKOKIAN,
BETI DAGO DANTZATZEN
AKELARRE ERDIAN,
KONTUZ EZ EMATEKO
MUXU IPURDIAN.