(Basajaun)
Basajaun dago beti
basoren batean,
animaliak izutzen
dira bat batean,
guk mendian lasai
uztean bakean,
azkar ezkutatzen da
zuhaitzen artean.
(Tartalo)
Pertsonai honek dauka
aurpegi zatarra,
berak gorputz osoan
badauka indarra,
Tartalo da pertsonai
handia, baldarra,
oso itsusia da
du begi bakarra.
(Akerbeltz)
Dena beti beltza da
bizi da mendian,
bi adar kiribildu
ditu bekokian,
dantzan dabil beti
akelarre erdian,
zorte ona edukitzeko
muxu ipurdian.
(Lamia)
Ibaian bizi dira
ahate hankekin,
Beti dago bera
orraziarekin,
ta maitemintzen dute
haien kantuekin,
begiratu ibaietan
kontuz beraiekin.