ESKOLAKO ARDURADUNAK
- Doinua: Baldarrak
1-
GURE IKASTOLA BADA
OSO ASPERGARRIA,
ETA HEMEN DAUKAGU
PROPOSAMEN BERRIA.
ZUZENDARITZAREKIN
GAUDE GU BORROKAN,
SPA BAT NAHI DUGU
GUK KIROLDEGIAN.
GELATIK PATIORA
TXIRRISTAK MESEDEZ,
KONTZERTUA HASIKO DA
ETA DENOK BARREZ.
JANTOKIA ASPERGARRI
TA OSO KUTREA,
NAHAIGO DUGU DENOK
BUFET LIBREA.
2-
GELA GUZTI-GUZTIAK
CITY JUMP BATEAN,
BAINA SABAIA ALTU
HOBETO EZ JOTZEA.
IKASTOLAKO FESTA
EGUNERO EGIN,
HORRELA IKASTOLARA
BAINUJANTZIAREKIN.
JANTOKIAN NAHI DUGU
BUFET LIBREA,
HORRELA JANTOKIA
IZANGO DA HOBEA.
PORT AVENTURARA GOAZ
DENOK LAPURTZERA,
ATRAKZIOAK HARTU
TA HEMEN JARTZERA.
3-
RAUL IZAN ZEN
LEHENGO ZUZENDARIA,
ETA ORAIN DAUKAGU
GURE RAULIA.
INGELESA KENDUTA
BADOA PROBLEMA,
AITORREKIN BERTSOTAN
BETI DA ONENA.
JANTOKIAN JATEKO
BETI IZOZKIA,
HORREKIN JANGO DUGU
JANARI GUZTIA.
PATIOAN FUTBOLA
TA SASKIBALOIA,
PAKO DEITUKO DA
GURE BALOIA.