(Tartalo)
Tartalok dauka
aurpegi zatarra,
oso handia dela
badauka indarra,
mendian ibiltzeko
handia , baldarra,
ta bere aurpegian
du begi bakarra.
(Galtzagorriak)
Txikiak dira baina
ez dira inurriak,
laguntzen beti dira
dibertigarriak,
baina benetan ere
oso bihurriak,
kamiseta berdea
ta galtza gorriak.
(Lamiak)
Lamiak beti daude
ahate hankekin,
ilea orrazten dute
orraziarekin,
jendea maiteminduta
haien kantuekin,
uretan sartzen zaitu
kontuz beraikekin.
(Basajaun)
Hortik ibiltzen da ta
basoen artean,
mendietatik gora
dira bat batean,
lasai doa hortik
uztean bakean
beti agertzen da bai
zuhaitzen artean.