Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IPUIN XELEBREAK

  • Izenburua: IPUIN XELEBREAK
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-05-31
  • Publikoa:

Baziren hiru ume
ta ziren txerriak
otsoak euki zuen
kume bat berria

Etxetik aterata
ikusi otsoa
ipurdia erre zuen
a zen min goxoa

AI ZAPOTXIN EZ DAGO ZER EGIN
IPUINETAKO PERTSONAI HAUEKIN

Zazpi ipotxek dute
preso Edurne Zuri
bera dago haserre
eta oso urduri

Hortik joan ziren gure
ipuineko ipotxak
oso onak ba ziren
lapurtzen bihotzak

AI ZAPOTXIN EZ DAGO ZER EGIN
IPUINETAKO PERTSONAI HAUEKIN

Muxu ematen badizu
putzuko igela
bihurtuko zara zu
printzea bezela

Etxean oso lasai
dago loti ederra
eta mutil bat joan da
ematera gerra

AI ZAPOTXIN EZ DAGO ZER EGIN
IPUINETAKO PERTSONAI HAUEKIN

Bazen behin gaztelu bat
hor bertan printzesa
bere aitak bai zeukan
printzearen kexa

Itsasontzi batean
badoa piratak
tripan zeharkatuko
zaitu gure ezpatak

AI ZAPOTXIN EZ DAGO ZER EGIN
IPUINETAKO PERTSONAI HAUEKIN

Hemen bai zegoela
ipuineko amona
riflea atera zuen
bai zela kristona

ipuin xelebre hauek
entzun eta gero
ondo pasa duzuela
dugu guk espero

AI ZAPOTXIN EZ DAGO ZER EGIN
IPUINETAKO PERTSONAI HAUEKIN