Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

BARBANTXO

  • Izenburua: BARBANTXO
  • Ikastetxea: Arraia-Maeztuko Ikastetxea (Arraia-Maeztu)
  • Ikasgela: Lehen Maila - Ikasmaila ezberdinak elkarrekinA
  • Egilea: -
  • Doinua: Orioko balearena
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-05-23
  • Publikoa:

Amak esan zion ez
apurtu hankatxo
hain hanka txikiekin
doa oso mantso
trapitxeo beharrean
egin du tranpatxo
Txiki bezain bizkorra
da gure Barbantxo!

Amak esaten dio
gure Barbantxori
entzun nazazu niri
oso oso adi
lapikoa hau hartzazu
aitarentzat tori
"lapikoa eraman
zaiozu aitari"

Bere aita bilatzera
joan da bidetik
oso pozik badabil
jolasten menditik
Barbantxok hitz egin du
jolasteagatik
salto batez jeitsi da
asto belarritik

Barbantxo hor zebilen
zelairen batean
ta mutilek ez zuten
ez uzten pakean
ta behiaren azpian
zegoen bat-batean
behin zaharrak irentsi du
belarren artean

Barbantxo jan du behiak
lorekin batera
bere ahotik jeitsi
justo sabelera
txikitxo horrek ez daki
ai nondik atera
baina ezin du aurkitu
non den irteera

Behiaren barrenean
Barbantxo da hori
nahi baduzu atera
kaka hori tori
behiaren kaka dago
heze eta lodi
kaka pila erdira
buruz da erori