Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IPUINAK ASMATU

  • Izenburua: IPUINAK ASMATU
  • Ikastetxea: Lautada Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: LH 5
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2023-05-23
  • Publikoa:

neskato polit batek
bai dauka txanoa
zapatila dotore
eta soinekoa

bere etxea da eta
txokolatezkoa
bertan bizi da eta
sorgina gaiztoa

Hiru anaiak dira
dauzkate etxetxoak
apurtu nahi zituen
guztiak otsoak

Behin baino gehiagotan
dugu ikusia
eta egia dela
oso itsusia

Oso handia egiten
zaio bai sudurra
esaten duelako
askotan gezurra

Sorginak eman zion
jateko sagarra
zorabiatu zen eta
ai ze zoritxarra

Gezurra esaten zuen
beti bere herrian
gero otsoak ardiak
jan zituen mendian

Neskatila bat dago
bere ohean lotan
ederra dago beti
polita askotan

Otsoak bota zuen
hanketan irina
izan nahi zuelako
amaren berdina

Lasterka ari dira
bi animalia
bat ez dakigu nor den
bestea erbia

Majikoa da eta
eskatu desira
lanpara majikoari
atera distira

Bere eskutan askotan
berak du makila
beste makil bat nahi du
joango gara bila