Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Topaketarako koplak

  • Izenburua: Topaketarako koplak
  • Ikastetxea: Eskolabarri Ikastetxea (Ermua)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2023-05-08
  • Publikoa:
Audioa

GURE ESKOLA

Bi urterekin hasi
gu Eskolabarrin
klasera heldu eta
lagun asko egin.

Hiru urte eginda
bagoaz aurrera
jolasaldi orduan
frontoira atera.

Lehen Hezkuntzan sartu
ta eskola berria
eskola berria da
ikaragarria.

Ta hirugarren mailan
heldu pandemia
beti etxean geunden
ze aspergarria.

Hirugarren ziklora
heldu ginen jada
maskarillak kanpora
normaltasunera.

Urte honetan agur
esan behar dugu
eskolaz gogoratu
egingo gara gu.