Berdin du orainaldi
edo lehen aldian
botere nahia beti 
dago agerian 
sufrimendu handia
 ez da gure nahain 
guda pila bat egon
dira historian 
besteak hiltzea da
 beti horren txarra
eskusak telebistan
beti barra-barra
laguntza ematea
aitzaki kaxkarra
petrolioa bada 
nahi duten bakarra
oso txarra da gudan
beti bizitzea
ezin lagun familiaz 
inoiz gozatzea
normala haien herrirtik
ihes egitea
bizitza lasai baten 
bila ibiltzea
armen jabeei zuzen 
kantatuz gaurkoan 
zuk ere ozen kanta 
guztion ondoan 
agintariek izan 
dezaten gogoan 
bakea nahi dugula 
planeta osoan 
Enpatia daukagu
horretarako gai
gu triste gaude haiek
ez badaude alai
esaldi hau grabatu
zuen burutan bai!
hemen nahi ez duguna 
ez dugu inon nahi