Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IKASTOLA DESKRIBATZEN

  • Izenburua: IKASTOLA DESKRIBATZEN
  • Ikastetxea: Astileku Ikastola (Portugalete)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: ASTI-LEKU 6.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2019-01-28
  • Publikoa:
Audioa

Jolastordura goaz
eskupilotara
asko jolastera ta
pilota txapara
norbaiten sakea ta
bestearen traba
jolastordu garaian
zoriontsu gara

Berriz jarri digute
atzoko hondarra
beraz gaurkoan dago
atzo bezain txarra
begiralea berriz
idazten oharra
botaka egingo nuke
jan dudan giharra

Rotulkiak politak
margoak ere bai
ikasteko gogorik
inork ez dugu nahi
jantokiko labanak
denak daude blai blai
platerrak apurtuta
ta ez gaude alai

Mate klasea hasi da
jarri naiz horia
Usoa Karlos Egoitz
Kerman ta Maria
aguantatzen ditugu
ia egun guztia
Guk haiekin daukagu
kriston pasientzia

Oso ondo ikasi
Aukera bikoitza
Mate errepasatu
ta zalantzak pentsa
bihar kontrola dela
a zelako txantxa
kontrola gainditzeko
badut esperantza